Sestao Bai sozietate publikoa erakunde hauek sustatzen dute:
ALBISTEAK
Sestao Baiko partzelak komertzializatzeko prest daude
Urbanizazio lanak amaitu ondoren, Sestao Bai Enpresa Parkea osatzen duten partzelak saltzeko prest daude.
Partzelek beharrezko zerbitzu guztiak dituzte: ura, elektrizitatea, gasa eta telefonoa.
Partzela bakoitzaren hirigintza-ezaugarriak “Eskuragarri dauden partzelak” atalean kontsultatu daitezke, bai salmenten dossierrean, bai planoan partzela bakoitzaren gainean klik eginez.
Edoizein informazio gehigarri eskuratzeko edo bisita zein elkarrizketa pertsonala eskatzeko, jarri gurekin harremanetan, 944 020 034 telefono-zenbakiaren edo harremanetarako formularioaren bitartez.
Aparkaleku publikoa eraikitzeko lanak amaitu dira. 274 plazako aparkalekuak Sestao Bai Enpresa Parkera garraio publikoan heltzeko erraztasuna osatzen du, Sestaoko HAPNk eskatzen zituen dotazioak betetzeaz gain.
Uztailean, Sestao Bai Enpresa-parkea urbanizatzeko lanak amaitu dira.
Gaur egunera arte, 25 enpresak eskatu dituzte lur-zatiak, bertan instalatzeko. Eskaerek lurzoru urbanizatuaren 37.000 m2-ko azalera hartzen dute guztira.
Enpresa-parkeak industria-sektoreetako konpainiak, industriari lotutako zerbitzuak eta proiektu berritzaileak hartuko ditu, eta hirugarren sektorerako katalogatutako 25.000 m2 inguru ere baditu.
Edozein informazio eskuratzeko, Sestao Bai, S.A.rekin jar zaitezkete harremanetan, 944 02 00 34 telefono-zenbakiaren edo sestaobai@sestaobai.net helbide elektronikoaren bitartez.
Urbanizazio lanen eta zuzendaritza fakultatiboaren behin betiko esleipena
Sestao Bai Sozietateak, 2010-05-05ean egindako Administrazio Kontseiluan, behin betikoan esleitu dizkio Exbasa, S.L – Construcciones Amenabar, S.A. ABEEri La Naval Banaketa Eremuan Sestao Bai Jardun Unitatea urbanizatzeko lanak, 10.179.186,06 euroan, BEZ gabe; era berean, zuzendaritza fakultatiboa eta laneko segurtasun eta osasunaren koordinazioa Saitec, S.A. enpresari esleitu dizkio, 331.647,56 euroan, BEZ gabe.
Urbanizazio lanen eta zuzendaritza fakultatiboaren behin-behineko esleipena
Sestao Bai Sozietateak, 2010-05-05ean egindako Administrazio Kontseiluan, behin-behinean esleitu dizkio Exbasa, S.L – Construcciones Amenabar, S.A. ABEEri La Naval Banaketa Eremuan Sestao Bai Jardun Unitatea urbanizatzeko lanak, 10.179.186,06 euroan, BEZ gabe; era berean, zuzendaritza fakultatiboa eta laneko segurtasun eta osasunaren koordinazioa Saitec, S.A. enpresari esleitu dizkio, 331.647,56 euroan, BEZ gabe.
Kaltetuei dagozkien kalte-ordainak ordaindu eta gero, Sestao Bai sozietateak aurrera darrai Sestao iparraldea biziberritzeko lanekin
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Sestaoko Udalaren artean erdibana eratutako sozietate honek Sestao iparraldeko enpresa-parkea (La Naval ontziolaren ondoan) urbanizatzeko lanekin jarraitzen du.
Sestao Baik aurrera jarraitzen du Sestao eraikitzen eta biziberritzen. Azken egunotan lanak egin ahal izateko egin beharreko eraispenek kaltetutako bizilagunei zegozkien kalte-ordainak ordaindu zaizkie. Horixe da Bizkaiko udalerri honek behar duen gizarte- eta hirigintza-mailako biziberritzea burutu ahal izateko pausorik garrantzitsuena.
Rivas kaleko 52, 54, 58 eta 60 zenbakietako 40 familiak jaso dituzte kalte-ordainak. Erabaki horrekin, aurrera egiten da lursailak birzatitzeko prozesuan, eta aurrerantzean Sestaoko Udala izango da lurron jabea. Lurrok Sestao Bai sozietateari emango dizkio Udalak, bertan enpresa berriak kokatzeko. Sestaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean sinatutako hitzarmenari esker egin da hori. Aldundiak sei milioi euro jarri ditu.
Finkapena
Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko Sailaren eta Sestaoko Udalaren artean erdibana eratutako Sestao Bai sozietateak Sestao iparraldeko enpresa-parkea (La Naval ontziolaren ondoan) urbanizatzeko lanekin jarraitzen du.
Sestao Bai teknologia-parkea eraikitzen ari diren lekua leku estrategikoa da: lotura zuzena du Ballonti ardatzarekin eta A8 autobidearekin, bai eta Urbinagan egitekoa den geltoki intermodalarekin ere. Metroak, Renfeko aldiriko trenek eta tranbiak bat egingo dute geltoki horretan. Gainera, enpresa-parkea Bilboko metropoli-arean ederki errotutako industria- eta merkataritza-ingurune aproposean dago kokatuta.
125.000 m2-ko azalera urbanizatuko da eta titulartasun publikoko 40.922 m2 lurzoru urbanizagarri jarriko dira bertan pabilioiak eraiki nahi dituzten enpresen esku. Sestaoko hiri-antolamendurako plan nagusiari jarraiki, pabiloiak eraikitzeko azalera hori honela banatuko da: 35.672 m2 industria arineko pabiloietarako izango da, 19.560 m2 hirugarren sektoreko erabilera mistoko pabiloietarako eta 25.475 m2 hirugarren sektoreko erabilera hutserako.
Oraingoz 16 enpresak erreserbatu dute lekua. Enpresa horiek 21 milioi euroko inbertsioak egingo dituzte eta 30.000 m2 lurzoru urbanizagarri erabiliko dute. Jarduera honek zuzenean 400 lanpostu eta zeharka beste mila sortuko dituela kalkulatu da.